Erlijiotasuna

Lehenengo urte haietan banaturiko txarteletan irakur daitekeenez, gaueko ibilaldi honek zera zuen helburu, "Bakea lurrean izateko sakrifizio handi bat eskaintzea".

Ez zen kontua eliz giroko talde haientzat ohikoa zen mendiko txango bat burutzea. Ez zen festa giroko bira bat antolatzea edo norbere indar eta gaitasunak neurtzeko jokabidea ere, Donostiatik eta Itziarra bitarteko ibilbide hura egitea.

"Itziarko Ibilaldiak" gure aurrekoen antzera benetako erromesaldi bat burutzea zuen helburu, haien antzera larunbat gauez eta oinez ibilbide luze bat eginik, astelehenean lanera joateko, igandean atseden hartu ondoren. Salbamen ariketa bat da funtsean, zeren norberak beharrezko baitu, tarteka, bere burua aztertzea eta bizibidea zuzentzea.

"Itziarko Ibilaldia" Elizaren gogo bizi bat betetzea da, zeinak nonahi eta beti gomendatu izan duen Santutegiak eta Leku Santuak bisitatzea, hauek kristauei dakarzkien onura pertsonalak edo kolektiboak ikusita.

Esan dezagun bidenabar, hurrengo urteetako ekitaldietan Ibilaldia hasterakoan burutzen zirela fededunen eskariak eta ibilaldian zehar Arrosarioa errezatzerakoan tartekatzen.

Itziarko gainetik Santutegira bitartean Gurutze Bidea, gurutze handiak bizkarrean eramanez Andre Maria bisitatzera zetozen garai bateko erromesen antzera.

Letaniak euskaraz eta gaztelaniaz errezatu, eta bat-banaka Andre Mariaren gelatxotik pasatu ziren erromesak, ibilaldiko esfortzua bitarteko, berarenganako fedea eta jaiera erakutsiz.

1974an, Jazinto Argaia gotzainak, Ibilaldian bertan egoterik ez zuela eta, idatziz jakinarazi zuen Itziarko Ama Birjinari eskatzen ziona: "Gipuzkoako gazteek egiazko batasun eta anaitasun testigantza ematea".

Asko dira osasunaren inguruko eskariak egiten edo jasotako mesedeengatik eskerrak ematen dituzten erromesak, baita horren kariaz euren alabei Itziar izena jartzen diotenak ere.

Garai bateko mila eta bostehun lagunak, seiehun inguruko taldera murriztuak ziren egun. Halarik ere, gauza ez zen deialdia bestelako helburu erakargarriz mozorrotzea, nahiz eta horrek, beharbada, partehartzaileen kopurua igoko zukeen baina bere egiatasuna galduz, betiere. Aitzitik, ibilaldiko antolatzaileek tinko eutsi zieten beti izan dituzten -zioten- eta egun dituzten helburuei, hots, bakea, gizarteko beharrekiko konpromisoa, gogoeta pertsonala eta gau bateko joanean besteekin elkarbizitzea.

Hori zen, 1977ko maiatzaren 7an, Zilarrezko Ezteiak ospatzeko erarik egokiena: Itziarko Ibilaldian era batera edo bestera parte hartu zutenek hasiera-hasieratik sustatu zituzten kristau konpromisoetan berrestea.

 

Goiburuak eta mezuak

1952ko maiatzaren 10a"Pax Christi"
1953ko maiatzaren 3a"Pax Christi"
1954ko maiatzaren 22a"Ahí tienes a tu madre"
1958ko maiatzaren 17a"Iturrian...garbitzaile?"
1959"Jesus! Zure pakea emaiguzu"
1960ko maiatzaren 12a"Que todos sean uno"
1961ko maitzaren 19a"¡Padre!, que todos sean uno"
1963ko maiatzaren 18a"Nigan iraun zazute"
1965ko maiatzaren 15a"Paz y Concilio"
1966ko maiatzak"Paz y renovación"
1967ko maiatzak"Fedea eta zuzentasuna"
1970ko maiatzaren 23a"Fe y compromiso"
1972ko maiatzaren 20a"Paz en la justicia"
1973ko maiatzaren 19a"Verdad en el amor"
1975ko maiatzaren 17a"A la reconciliación por María"
1975ko maiatzaren 25a(marcha femenina) mismo lema
1977ko maiatzaren 7a"La no violencia y la paz. Reconciliación"
1981ko maiatzaren 16a"Posturas frente a la solidaridad"
1982ko maiatzaren 28a"XXX Marcha a Itziar"
1983ko maiatzaren 28a"La comunidad evangelizadora"
1984ko maiatzaren 12a"Hagamos la paz"
1985ko maiatzaren 4a"Seguir a Jesús"
1986ko maiatzaren 24a"El Dios de Jesús"
1987ko maiatzaren 16a"Egiazko gizonaren bila"
1988ko apirilaren 30a"Sinisten dut Jauna!"
1989ko maiatzaren 13a"Pakearen alde?"
1990ko maiatzaren 5a"Con Jesucristo, sí"
1992ko maiatzaren 16a"Reina de la paz"
1993ko maiatzaren 8a"La solidaridad: sentido de fraternidad"
1994ko maiatzaren 13a"En familia y en camino"
1995ko maiatzaren 13a"Llamados a ITZIAR"
1996ko maiatzaren 4a"Con Jesucristo, sí"
1998ko apirilarena 25a"Espirituaren Itzala"
1999ko maiatzaren 1a"Hacia el Dios de la paz"
2000ko maiatzaren 6a"Con Jesucristo mejor"
2001ko maiatzaren 5a"La paz paso a paso"
2002ko maiatzaren 4a"Testigos de la Fe"
2003ko maiatzaren 3a"Vive tu fe"
2004ko maiatzaren 1a"Peregrinos en la fe"
2005ko apirilaren 30a"Sereís mis testigos"
2006ko maiatzaren 6a"Renovados por Jesucristo"
2007ko maiatzaren 5a"Vive y comunica tu fe"
2008ko maiatzaren 3a"¿Decepción o esperanza?"